Gipuzkoako eskoletako LHko 5. mailako ikasleek hartu dute parte Bidegi, Gipuzkoako Azpiegitura Agentziak eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketan. Gabonak gaiaren inguruan 40 marrazki inguru aurkeztu dituzte parte hartzaileek. Guztien artetik bi saridun hautatu dituzte: Villabonako Fleming Ikastetxeko eta Zumarragako Lasalle-Legazpi eskolako bi marrazki. Saria, ordea, ikastetxe horietako 5. maila osoarentzat izango da
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina