2014(e)ko martxoaren 7(a), ostirala

Emakumeen nazioarteko eguna

1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.

Odol emaileak gure eskolan

Asteazkenean, martxoaren 5-ean odol emaileak etorri zirem gure eskolara Saioa eta Irune izena zuten.Han kontatu ziguten nola ematen zuten odola garai batean, zenbat litro odol dugun gure gorputzean... han gauza asko ikasi genituen: odola ateratzean zenbat zatitan banatzen zen eta hiru zatitan banatzen da plasma, plaketak eta globuxka gorriak eta norbaitek behar duenean hospitalera eramaten dute.Baina plasmak ezin du denbora asko iraun eman gabe gehienez 5 egunbestela kadukatu egiten da. Baina adibidez globuxka gorriak 42 egun dauka kadukatu gabe egotea.Bukaeran partxisa eta tres en ralla oparitu ziguten. http://www.donantesdesangre.com/gipuzkoa/index_e.php http://zientzia.net/artikuluak/odol-emaileen-elkarte-eta-ermandadeak/ https://www.facebook.com/AsociacionDeDonantesDeSangreDeEuskadi

San Fleminak 2014

Joan den ostegunean, otsailak 27,ostegun gizenean, iñauterien etorrera ospatu genuen Villabonako polikiroldegian. Han dantza egin genuen eta 1.ziklokoak zezenez joan ziren 2.zklokoak peñaz eta 3.ziklokoak buruhandiz,hasieran lotsa pixka bat nuen baino gero ez.Dantza egin eta gero polikiroldegian kalejira egin genuen eta ondoren frontoiera joan ginen meriendatzera. Meriendatzeko boiloak txokolatearekin jan genituen. Aurretik eskolan erraldoiak egin genituen ostegun gizenerako